#76 Arteka: Kapitalak dakarren hondamendia 2026 Urria

#76 Arteka: Kapitalak dakarren hondamendia 2026 Urria

Zenbait egile

6€

  • Kokapena azokan: Barrenkale 033

Deskripzioa

Tradizio bihurtu da jada uda amaiera bakoitzean klima-aldaketak eragindako hondamendien zerrenda egitea: suteak, bero olatuak, ur eskasia... Ez dira fenomeno berriak, baina ikuskizun errepikakor eta sistematikoak izatea, aldiz, bada berrita-suna. Ebidentzia argia da: planeta honetan bizitza (gizakion bizitza edo, gutxienez, gure egungo bizi estiloa) posible egiten duten baldintzak desagertzen ari dira, Lurraren tenperaturatik hasita. Arteka honetako lehen bi artikuluetan ebidentzia horri heldu diogu. Hala ere, burgesiak eta bere aparatu ideologikoak apokalipsia bera ere zalantzan jartzeko gaitasun miresgarria daukate. Horra hor zenbaki honetako azken artikuluko aztergaia. Ondorioz, ekoizpena planifikatu eta baliabideak tentuz erabiltzera bultzatu beharko gintuzkeen egoera, negozioa egiteko eta giza baliabide zein baliabide materialak gerra berrietan xahutzeko aukera bilakatu dute, beste artikuluetako batean azaltzen den bezala. Zerbaitek sozialismoaren behar itogarria azaleratzen badu, aipatutako auziok dira hori.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 2792-4548
  • Bilduma: 2026
  • Euskarria: Papera
  • Sailkapena: Aldizkaria